
Espiritu kooperatibista
gara
Mundu osoko antzinako istorioak dituen sua
Gogoratzen haurtzaroan su edo kriseilu baten beroan partekatutako istorio horiek?
Denetan gizakiaren beroa zegoen, belaunaldiz belaunaldi igarotako ezagutza, zoriontasuna eta jakin-mina. Mundua hitz horien eta su horren bitartez irekitzen zen zure aurrean.
Horrela sentitu nahi dugu eta sentiarazi nahi dugu Blissful Thinkingen ipuin bakoitza partekatzean. Horien moduko sua izan nahi dugu, haien inguruan istorioak partekatu baitziren hainbat belaunaldiren eta etniaren artean.
Argitaratzeaz gain, balio komunak partekatu nahi ditugu, argiztatu. Munduaren kultura-aberastasuna partekatu nahi dugu ipuinen bitartez, belaunaldi berrietan sormena sustatzeaz gain helduen munduaren eta haurtzaroaren arteko komunikazioa bultzatuz.
Eta bai modu digitalean, bai analogikoan idatzi nahi dugu, gauza garrantzitsuenak errespetatuz eta zainduz: gizakien bero hori, hitz bakoitzean, arnasaldi bakoitzean, pixel bakoitzean.
Zuk ere gogoratzen duzu? Sentitu dezagun berriro elkarrekin.


Istorioak lehenengoz ezagutzen ditugun unea
Haurtzaroan, geure burutxoa apenas iristen zen idazmahaira. Eta hor geunden hanka-puntetan liburu erraldoi horren azala kuxkuxeatzen.
Mundua ezagutu nahi genuen. Esploratu egin nahi genuen, haren sinboloak eta arauak goitik behera digeritu, eta geure lekua ulertu hemen eta han. Eta bai, beldurra ematen zigun dragoi bortitz horrek edo hotzikarak ematen zizkigun sorgin zarpail horrek. Eta bai, irakurtzen jarraitzen genuen.
Halere sabeleko kilima horiekin jarraitzen genuen, ezta?
Oraindik harritu egin nahi dugu, abentura berri baterantz korri egin, estropezu egin, erori, altxatu. Eta esperientzia hori belaunaldi berriekin partekatu, haietan urrezko iturriaren urik gardenenaren moduan ikusten baitugu islatuta geure burua.
Blissfulen lo dagoen jakin-mina esnatu nahi dizugu, eta haiekin batera istorioak lehenengoz ezagutu zenituen unera itzultzea nahi dugu.
Ipuinez betetako mundu bizia da, istorio horiek guztiak babesten ditu, eta, sorginkeriaren bat dela eta, aukera ematen du haurtzarora itzultzeko semeen, iloben, biloben eta ikasleen eskutik.
Ahozko tradizioaren eta hizkera digitalaren arteko zubia
Ohiturak, beldurrak, bitxikeriak eta abar fintzen ditu ahozko tradizioak. Zehazten gaituen puzzle kosmologiko eta ontologikorako sinboloak dira horiek guztiak.
Editorial moduan, herri-ezagutzaren ozeano horretarako beste ibaiadar bat baino ez gara.
Teknologia tradizioarekin bateragarria izan daiteke eta hala izan behar du. Azken horren integritatea zaindu behar da. Errespetatuz, haren formatua dibertsifikatzen dugu belaunaldi guztien hurbileko hizkera batekin.
Horregatik, haren koloretako arkatzekin gure ipuinen mundu digitalari bizitza eman nahi dion ilustratzaile bat daukagu. Bestalde, gure autoreek istorioak paperean zirriborratzen dituzte, eta istorio horiek gure irakurgailu «magikora» egokitzen dira mota guztietako ikuspegietarako.
Gure espazioa eskaini nahi dugu ahozko tradizioa biltzeko. Denen zerbitzura jarri, denona baita neurri berean.
Zeure buruari galdetzen badiozu aitonak, amak, seme-alabek edo bilobek zer mundu-ikuskera duten, ez al da bakoitza ezberdina? Eta era berean, ez al dira denak berdinak?


Lo egin aurreko tartea sormena familian gozatzeko da
Haurtzaroan, egun bakoitza bizitza oso bat da izatez. Ipuin berri bat, abentura berri bat, presente amaigabe bat.
Eta nekeak ahitutako begitxoak itxi aurreko une bakoitzean, espazio bat irekitzen da guretzat, haien begiraden bitartez partekatu ahal izateko.
Haien eskutik bidaiatzeko eta gure jakin-mina berriz pizteko doako gonbidapena. Gure eguneko esperientziei kontrajarrita haien erantzunak; jokoz kanpo uzten gaituzten edo berriz orainean errotzen gaituen algara bat eragiten diguten erantzunak.
Blissfuletik, paperean, euskarri digitalean, edota testu, irudi edo audio bidez, istorioak eta testuingurua eskaini nahi ditugu, zuen unean ezin hobeki etor daitezen eta familiako bidaia horretan errespetuarekin babesteko.
Jakin-mineko eta sormenezko uneak, ipuinak esploratzeko, eta bai hizkera sinbolikoa, bai haien esperientziak integratzeko. Berebiziko bizitzako uneak.
Erantzun baino galdera gehiago argitaratzen diren argitaletxea
Ipuinak kontatzeko, esploratzeko eta esperimentatzeko daude.
Kontua haiengandik ezer espero ez izatea da; horrela, jaiotzen den magiaren bitartez, haurra istorioarekin liluratzen da eta hainbat urte geroago oroitu egingo du.
Agian ipuinagatik beragatik, edo lehen aldiz entzutean partekatu zuen pertsonagatik.
Hortik, gehiago nahi izan gabe, espazioa irekitzen da ipuinak adierazteko tresna gisa erabili ahal izateko. Euren buruarekiko eta munduarekiko emozioak, gogoetak eta begiradak espresatzeko.
Blissfuletik oso serio hartzen ditugu ipuinak eta haurtzaroa: hainbeste errespetatzen ditugu, ezen ez baitugu serio eta harroputz bihurtu nahi: haurtzaroa ez da ez ergela, ez hauskorra, ezta beti aingerutarra ere. Eta ipuinak ere ez.
Azkarra eta sortzailea da, eta, batzuetan, ganberroa ere bai. Eta izugarri gustuko dugu halakoa izatea.
Blissfulen, erantzun baino galdera gehiago sortzen dituen argitaletxea izan nahi dugu. Eta espero dugu haurtzaroak hitz egitea eta geure begirada zabaltzea.


Bizitza osoan oroituko duzun zure haurtzaroko kapitulua
Haurtzaroa ondoren bizitza osoan konpainia egiten diguten unez betea dago.
Geure oroimenean grabatzen diren oroitzapenak, urte asko pasata hauen bidez suspertzeko: usain ezagun bat, ukitze ezagun bat, argi-izpi batean esekitako hauts izpi txiki bat, edo hitz magiko batzuk.
Blissful Thinkingen egunero begiak ixten ditugu berriz sentitzeko. Gure memoriatik berreskuratzen ditugu eta ahots horiek zaindu nahi ditugu, haurrek entzuten jarrai dezaten.
Ipuin berri baten azalak behatzen ukimena piztea nahi dugu.
Pegasoak hegan jartzen ditugu, eta horiek gure ipuinen mundu digitalaren zeruak zeharkatzera gonbidatzen dute.
Urte asko geroago oraindik ere gogorat dezaten haize leun hori haien aurpegi irribarretsuan, oroitzapen hori hatz-mamian, koloretako arkatzen usain hori.
Bizitza osoan oroituko duzun zure haurtzaroko kapitulua.
Ipuinak zeure neurrira prestatzen dituzu lantoki honetan
Zer istorio gustatzen zaizkizue gehien?
Agian fantasia klasikoko mundu bat esploratzeko abentura bat, justiziari buruzko alegia bat, haurtzaroa berriz aurkitzen duen begirada kostunbrista eta xaloa.
Edota pertsonaiekin eta gure ahozko tradizioarekin berriz konektatzen gaituzten sinboloen bitartez algara bat lapurtzen dizuten edabe narratibo dibertigarriak.
Agian guztiak. Bakoitza bere unean.
Gure argitaletxean, titarea, haria eta hainbat koloretako oihalak eskura izatea proposatu diogu geure buruari, ipuin hori elkarrekin zure neurrira mozteko, neurtzeko eta josteko.
Familian partekatzeko, eta lekutxo horretan gozatzeko, non oinusten eta uzkurtzen zaren eta pertsonaiei amain ematen uzten diezun, non amaituko duzun jakin gabe.
Inspiratzen gaitu formatuen arteko zubiak sortzeak (papera, digitala, jolasa eta jarduerak) eta istorioen katalogo bat josteak, belaunaldiak, irakurleak eta egileak hari komun baten bitartez lotuko dituena.
Ez da edozein hari. Hari horretan puntada, buelta eta korapilo oro zuregatik egiten dugu, haurtzaro maitea.


Mugarik eta adinik ezagutzen ez duen literatur komunitatea.
Zer dute amankomunean harrizko sancocho batek, iltze-zopa batek, aizkora-ahi batek edo harri magiko batek?
Guztiak dira protoipuin baten aldaerak, maltzurkeriari, lankidetzari eta «Goseak argitasuna areagotzen du» moduari buruz hitz egiten diguna. Gai unibertsala, Kolonbian, Errusian, Portugalen edo Txinan irarria, bai mundu gerraostean, bai duela ehunka urte.
Joseph Campbell irakasleak bere monomitoaren teorian edozein kultura eta garaitako historietan errepikatzen den egitura komun bat proposatzen zigun.
Carl Jung psikologoaren arketipo inkontzienteetan oinarrituta, denok jaiotzen garen erreferentziak dira, eta horiekin identifika eta haz gaitezke.
Eta belaunaldien artean transmititzeko, ipuinak tresna egokiak izan dira beti. Mugez eta adinez ez dakien tresna. Eta ekintzen denbora-egitura eta pertsonaien tipologia partekatzen dituela, Propp -ek planteatu zuen bezala.
Horregatik, argitaletxe gisa, Blissful Thinking deitu nahi izan diogu geure buruari. Campbell-en “Follow your Bliss” omentzeagatik.
Eta gizaki gisa batzen gaituen kultura-, hezkuntza- eta sormen-aberastasun hori guztia partekatzeko eta haurrei eta belaunaldi berriei modu seguru eta dibertigarrian eskaintzeko espazio bat sortzeko ideia inspiratzen digulako.




